Sukaldea
Logela
Arotzeria lana

Eraberritzeak
Barne diseinua
Aroztegia

Irudikatu duzun hori gauzatzen lagunduko dizugu

Leike gara

Izan eta egin litekeen hori adierazten duena; profesionaltasunez, gertutasunez eta inplikazio osoarekin. Gure ofizioa eta afizioak batu eta interiorismoa, eraberritze integrala, dekorazioa eta altzariak egiten ditugu; baina ez hori bakarrik.

Eraberritze integrala

Obra batean pentsatzean, eragozpenak datozkigu gogora, baina guk konponbide egokiena aurkitzen lagunduko dizugu. Zure espazioaren zati bat edo espazio osoa eraberritzea nahi baduzu, guk erraztasunak emango dizkizugu.

Barne diseinua

Zure etxeari, bulegoari edo lokalari ukitu bat ematea edo berrikuntza bat egitea pentsatu baduzu, ideiak zurekin batera landu eta aldaketa txikienetik obra handienera moldatzeko aholku eta erraztasun guztiak edukiko dituzu.

Aroztegia

Diseinatzaileak gara, eta arotzak ere bai, zur-lanetan adituak gara eta zura lantzeko teknikak ondo ezagutzen ditugu, eta batasun horri esker, behar dituzun zur-lan guztiak egin ditzakegu: sortze lanak, instalazioak, zaharberritzeak edo obrak.

Barne diseinua

Gremioen koordinazioa

Obra zuzendaritza

Arotzeria

Sukaldeak

Armairuak

Altzariak

Egurrezko lurrak

Bainugelak

Ateak

Paper pintatuak

Instalazioak

Erreforma integrala

Erreforma integrala

Egindako lana Barne diseinua, gremioen koordinazioa, obra zuzendaritza, arotzeria, sukaldea, paper pintatua, armairuak eta altzariak.

Sukaldea

Sukaldea

Egindako lana Diseinua, instalazioa eta Altzariak.

Nola lan egin jakitearen garrantzia

Garrantzitsuena ez da zer egiten dugun, baizik eta nola. Gure lehentasuna zu pozik geratzea da, eta horretarako, behar duzun arreta guztia eskainiko dizugu, zuk buruan duzun hori lortu arte, gure ukitua txertatuta. Kalitatea lehenesten dugu, sortu duzun espazio hori luzaroan goza dezazun. Eta lanak behar baino gehiago luza ez daitezen, gremio propioekin lan egiten dugu, epeak zorrotz errespetatuz, zure espazioa lehenbailehen berreskura dezazun.

Arotzeriako lana

Arotzeriako lana

Egindako lana Arotzeri lan orokorrak eta neurrira egindako altzariak.

Barne diseinua

Barne diseinua

Egindako lana Barne diseinua, arotzeri lan orokorrak, sukaldea, armairuak eta altzariak.